Urtetik urtera gora doa Ilunpe ...

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2018ko mai. 11a, 20:27
Urtetik urtera gora doa Ilunpe Pilota Elkarteko pilotari kopurua. Bilakaera honek eraginda, duela hilabete batzuk Ilunpe P.E.a Azpeitiko Udalarengana zuzendu zen pilotaleku egokiago baten beharra azalduz. Eskaera honi erantzuten diete une hauetan amaitzear diren Izarraitz pilotalekuko egokitze-lanek. Izarraitz esku-pilotan jokatzeko neurrietara egokituko da eta Ilunpe P.E.aren asmoa da aurrerantzean pilotaleku honen erabilera areagotzea esku pilotako entrenamendu zein partiduetarako. Hau guztiagatik, Ilunpek bere eskerrik beroenak adierazi nahi dizkio Azpeitiko Udalari.\ \ Izarraitz pilotaleku berriaren inaugurazioarekin kointzidituz, maiatzaren 20an Azpeitian ospatuko da Gipuzkoako Pilota Eguna. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen festa honek, egun osoko egitaraua izango du. Besteak beste, honako ekintzak egongo dira:\ \ - 10:00tatik aurrera 6 eta 14 urte bitarteko haurrek pilota jokamolde ezberdinak probatu ahal izango dituzte\ \ - Eguerdian bazkaria izango da Azoka Plazan\ \ - 17:00tan profesionalen esku-pilota partiduak izango dira Izarraitzen, besteak beste, buruz buruko txapelketako 3. eta 4. postuagatiko lehia. \ \ Profesionalen pilota jaialdirako sarrerak Frontoi-Txikiko bulegoan eskuratu ahal izango dira datorren asteartean, maiatzak 15, arratsaldeko 18:00tatik 20:00tara. Kantxako sarrerak 30€ kostako dira eta goikoak 15€.