Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoko

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko api. 15a, 23:09
Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoko \ 4. Etapa: Elantxobe-Bermeo 18Km\ Goizeko 8:00 tan 3 autobusetan 124 lagun Elantxobe aldera abiatu ginen. Bidean auri pixkat eta kezka partaideen artean.\ \ 9:30 inguruan oinez hasi. Elexaldetik Elantxobeko porturaino jeitxi eta ondoren herri osoa igaro genuen maldan gora. Eguraldia ateri zen , laino asko ikusten bazen ere. Bertatik OgoƱo mendiko izkina batera . Ondoren jeitxiera polit bat , sokakin baliatuz egin genuen Lagako hondartzara iristeko.\ \ Bertatik Akorda auzora, bertan hamaiketakoa.Ordurako eguraldia hobetzen hasita zegoen, eguzki printzak ikusten hasiak ginen.\ \ Berriro ibiltzen hasi eta San Pedro atxarreko ermitara. Bertatik Urdaibaiko ikusprgi paregabea.Ikuspegiari argazkiak atera... eta Laidak ohondartzara jeitxi ginen.\ \ Bertatik txalupen laguntzaz Sukarrietako Txatxarramendira. Eguaraldia iada oso ona. aurrera jarraituaz ibilaldiarekin Mendakara iritxi ginen. Bertan bigarren geldialdia bazkaltzeko.\ \ Bukatzeko gelditzen ziren iha lau kilometro egin genituen Bermeora 16:45 inguruan iritxiaz.\ Denok Maiatzeko 5. etaparen zain!!!\ \ Argazki bilduma ikuateko:\ https://flic.kr/s/aHsme59ACL\ Argazkiekin osatu den bideoa ikusteko:\ https://youtu.be/Sjb6YWwIshk