IƱaki Errazkini eta Ainhoa Intxaurrandietari elkartasuna erakusteko eta errauskailuak alternatibak badituela aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute herriko hainbat eragilek eta pertsonek apirilaren 7rako. Mobilizazioa antolatzeko batzarra egingo dute gaur, 18:30ean, Sindikatu Zaharrean.\
\
Joan zen ostiralean aurkeztu zen manifestua Sanagustinen, eta geroztik antolatzaileak herriko hainbat talderekin jarri dira harremanetan, babesa lortzeko.