Goizeko 8:00 tan Azpeitian ...

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko mar. 18a, 08:05
Goizeko 8:00 tan Azpeitian irten eta autobusez Lekeitiora abiatu gara , bidean Elgoibarren Hazparneko 7 lagun bildu zaizkigu, guzira 87 laguneko taldea osatuaz. Ibiltzen hasi eta Otoio mendia igo da(395m). Eguneko maldarik gogorrenak. Eguraldia iragarrita zegoena baina hobeagoa momentuz.\ \ Otoiotik jeitxi eta Ispasterreko plazan hamaiketakoa. aurrera jarraituz Bedarona auzora eta segidan Eara. tarte honetan euria izan degu lagun, nahiz eta ez duen zaparrada haundiegirik egin.\ \ Eatik Natxitua auzora ordubete inguruan iritxi gara. Bazkaltzeko ordua eta bertako eliza ondoan bazkaldu degu kanpoan euri zaparrada zen bitartean.\ \ Hemendik Elexalderantz, berriro ere ateri. Autobusak bertan zaudenez eta Elantxobera gerturatzeko sailtasunak daudenez ibilaldia Elantxoberaino iritxi eta berriro Elexaldera itzuliaz amaitu degu 21 Km osatuaz.\ \ Bertan 16:15 ziren eta autobusean berriro Azpeitira itzuli gara 17:45 ingururako.\ \ Ibilaldiko argazkiak ikusteko:\ \ https://flic.kr/s/aHsmeuJVnr\ \ \ \ Laburpen bideo bat segidako loturan.\ \ https://youtu.be/nQZwJH00mHs