Lagun Onak vs. Deusto asteburuan

Larunbatean, 17:00etan hasita, Lagun Onakeko Espainiako Hirugarren Mailako gizonen taldeak Deustoren bisita izango du Garmendipe futbol zelaian. 'Play off'-etarako borrokan jarraitu nahi badu Azpeitiko taldeak, ezinbestekoa izango du 12. postuan, Lagun Onakengandik hiru puntura den Bizkaiko taldeari irabaztea. Deustuko taldea etxean ligako bigarren sailkatuari, Portugaleteri, irabazita dator Azpeitira. Lagun Onak, berriz, Anaitasunaren aurkako derbi gogorrean puntu bat eskuratuta. Zaleen laguntza ezinbestekoa izango da garaipena lortzeko. Beraz, ez egin dudarik eta hurbildu Garmendipera!