103 herritarrek egin dute Azpeitia-Bilbo 2018ko bigarren etapa, eguraldi bikaina lagun

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko ots. 25a, 09:33
Azpeitia-Bilbo 2018 Egitasmoko 2. etapa\ Deba-Lekeitio 21,5 Km\ Otsailak 24 Larunbatean burutu da, 103 partaiderekin: tartean Hazparnetik etorritako 10 lagunak, hainbat eta hainbat aurrenekoz Lagun Onak M.B. ko irtera bat egitera animatu direnak, egitasmoam parte hartzen hari direnak..\ Goizeko 8:00 tan autobusak hartu eta Debara abiatu ginen.\ Goizetik eguraldi bikaina, berorik ez baina ibiltzeko aproposa. Gainera ikuspegi ederrez gozatzeko aukera ematen zuen.\ 8:45 inguruan GR-121 ibilbideari jarraituaz Mutriku aldera.\ Mutriku pasa eta Galdona auzorantz.\ Bertako Kanpingnean aurreneko geldialdia sabelak betetzeko.\ Berriro ibiltzen hasita Saturrarandik aurrera Ondarrura iritxi ginen..\ Bertan seguruaski eguneko maldarik gogorrenak izan zirenak gainditu eta Berritxu gainekaldetik Asterrika auzora. Jarraituaz Zelaia ingurutik Mendexako Kanpingera.\ Hemen egin genuen eguneko geldialdi luzeena, bazkaltzeko aprobetxatuaz.\ Bazkalostean Lekeitiora gelditzen ziren bi kilometro inguru egin genituen 15:30 inguruan talde guzia Lekeition ginelarik.\ Ondoren herrirako buelta autobusean.\ Iada hirugarrenaren zain: hitzordua Martxoaren 17 an. Lekeitio-Elantxobe, 21Km.\ Aurrez informazio guzia eta izen ematea izango dira.\ 2. Etapako laburpen bideoa ikusteko:\ https://youtu.be/uMroyYX1IkM\ 2. etapako argazkiak ikusteko:\ https://flic.kr/s/aHsmeQMcTm