Jeanne Rolande ikerlari eta aktibista feministak bere tesia aurkeztuko du Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2018ko ots. 22a, 19:55
Hitzordu berri bat izango da hurrengo astean Emakumeen Txokoan. Jeanne Rolande ikerlari eta aktibista feministak '(De)construyendo identidades, imaginarios y practicas. Mujeres migrantes africanas en la encrucijada' tesia aurkeztuko du asteazkenean, hilak 28, Emakumeen Txokoan, 18:00etan hasita.\ \ Rolanderen tesiak emakume afrikar migratzaileek beren identitatea, imaginarioa eta praktikak nola eta zergatik eraikitzen eta deseraikitzen dituzten kontatzen du, gaiaren inguruko hausnarketa egitearekin batera. Euskal Herriko emakume afrikarren migrazioaren testuingurua zein den aztertzen du, baita hona egokitzeko dituzten bizipenak eta balorazioak aipatu ere. \ \ Rolanderen arabera emakume afrikarrak bizi-baliabide determinatuarekin iristen dira hona: pentsamoldeak, harremanak egiteko modua, jendartean kokatzeko modua.. Euskal Herrira iristen direneani zateko eta egiteko modu berriak bereganatzen dituzte.\ \ Ingurukoen diskurtsoak, praktikak eta errepresentazioak ere aztertzen ditu Rolandek bere tesian, horiek guztiek emakume horien autonomia prozesuan zerbaiteraino baldintzatzen duten baloratzeko. Horrez gain, emakume afrikar migratzaileen ahalduntzea indartzen eta oztopatzen duten faktoreak aztertzen ditu. Ikerlari eta aktibista feministak ateratako ondorioen berri emango du Emakumeen Txokoan.