Eman daiteke izena Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren lehen etaparako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko urt. 2a, 16:59
Urtarrilaren 13an jarriko du martxan Lagun Onak Mendi Bazkunak 2018rako prestatu duen egitasmo berria. 2017an Azpeitia eta Hazparne oinez lotu ondoren, aurten Azpeitia eta Bilbo lotzea da asmoa. Zortzi etapa prestatu dituzte eta lehendabizikoa, Azpeitia-Deba, urtarrilaren 13an egingo dute. \ \ 08:00etan irtengo dira mendizaleak herriko plazatik. Xoxoterako \ \ Hain zuzen ere, estreinako ibilaldi horretan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, www.lagunonakmb.org webgunean edo elkartearen egoitzan, urtarrilaren 11rako. \ \ Azpeitia-Bilbo 2018 \ Aurrerapen bideoa ikusteko: \ \ https://www.youtube.com/watch?v=oM-td7JivDM \ \ 1. etapa: Azpeitia-Deba \ Urtarrilak 13 \ \ Irteera: Goizeko 8:00 tan enparantzatik \ \ Ibilaldia: \ \ Azpeitiko Enparantzan irten eta Xoxoteko igoeratik gora, Alabier inguran Izarraitzko Itzuliko GR arekin bat egin. Beroni jarraituaz Attolara iritsi. \ \ Bertatik Itziarrerantz. Amaitzeko Santiago bideari jarraituz Debara. \ \ Bidean 15min eko geldialdia egingo da hamaiketakoa egiteko. Baita 30 min koa bazkaltzeko ere. \ \ BAKOITZAK BERE JATEKOA EMAN \ \ ** Ibilaldia amaitzean Bilbora (Manifara) edo Azpeitira bueltatzeko aukera izango da \ \ IZEN EMATEA: \ \ Izen ematea : www.lagunonakmb.org edo Elkarteko Taberna egin beharko da Urtarrilak 11 rako \ \ Oharra: Izena ematean jarri bakoitza amaieran ze autobusetan itzuliko den \ \ ORDAINKETA: Azpeitira: Bazkideak: 3€, Ez Bazkideak:4€ \ \ Bilbora: Bazkideak: 6€, Ez Bazkideak: 8€