Presoak, iheslariak eta deportatuak etxeratzea eskatu dute 300dik gora lagunek

300 lagunetik gora bildu gara euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatzeko. Txalaparta doinuekin hasi da ekitaldia, jarraian beheko testua irakurri dute eta denak batera ‘Htor hator’ abesten amaitu da ekitaldia. Mila esker bertaratu zareten guztioi. Gogoratu abenduaren 31n Sarek antolatutako manifestazioa izango dela eta urtarrilaren 13an Bilboan mobilizazioa erraldoia egingo dela. \ Lortuko dugu!\ \ Honako hau da testua:\ \ \"Iritsi da gabon eguna. Beste urte bat pasatu zaigu. Beste urte bat leku berean, etxetik distantzia berdinera, zuekin, etxekoekin, Euskal Herriarekin elkartzea eragozten diguten barrote berdinak begien aurrean ditugula. Badakigu lanen ari zaretela barrote hauek urtu daitezen, badakigu hor elkartu zaretela eta gurekin oroitu zaretela gaurkoan ere. Ez da pasatzen egunik gu ere zuekin oroitzen ez garenik. Maite zaituztegu!\ \ Esaten zuten egin genituen gauzengatik gaudela hemen. Armak isiltzen baziren edozertaz hitz egitea izango zela. Guk bagenekien gezurra zela. Zuek ere bai. Eta aurtengoan oso agerian utzi dute hori kataluniarrek. Bozkatzera joateagatik mila lagunetik gora zauritu zituzten eta herritarrek bozka bidez erabakitakoa praktikan jartzeagatik gure patu bera izan dute. Espetxean dira hainbat, ilargirik ikusten ez den ziega zuloetan. Erbestean beste batzuk, Bruselako negu gogorrean. Euskaldunok ongi dakigu pareta eta barroterik gabeko kartelak nolakoak diren. \ \ Gure herriak libreki erabaki zezan egin genuen borroka guk. 78Ko erregimen monarkikoak eraiki zigun kaiolatik atera nahi genuen. Eta borroka hori ez da amaitu. Zuen esku dago orain lekukoa. Euskal kaleetan, heziguneetan eta lantegietan jarraitzen du borrokak. Bideak eta formak aldatu dira, bai, baino helburu berdinak ditugu. Independentzia, sozialismoa eta feminismoa ditugu ipar. Eta beraiek ezin lortu asko ez baldin bagara, indarrak norabide berean jartzen ez baditugu.\ \ Konponbidea nahi dugu, gure azpeiti maitera zuek besarkatzera itzultzeko. Baina batez ere, gure ondorengoek guk jasan duguna jasan beharrik ez izateko. Konponbidea eta bakea. Baina askatasunaren bakea. Askatasunik gabe ez dagoelako bakerik. \ \ Hor dugu burua gaur, Azpeitin. Hor nahiko genuke egon gaur, eta bihar ere bai. Gureekin, etxekoekin, gure herrian, Izarraitzen magalean. Zuengatik urrun gauden azken gabonak izango diren itxaropenean agurtzen gara. Gabon zoriontsuak igaro ditzazuela eta laster arte!”.