Lagun Onakek Santa Barbarara irteera antolatu du zapaturako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko aza. 13a, 11:40
Lagun Onak mendi bazkunak ibilaldia antolatu du hilaren 19rako, zapaturako. 08:30ean elkartuko dira anbulatorio aurrean, eta Elosutik Santa Barbarara joango dira mendizaleak. Ondoren, nahi duenak, Urretxuko Aikur erle museora joateko aukera izango du, 13:00etatik 14:00etara bitartean. Sarrera bi eurokoa izango da, eta zazpi urtetik beherakoek doan sartu ahal izango dute museora. Handik, herrira itzuliko dira autobusez. \ \ Izena osteguna baino lehen eman behar da, elkarteko webgunean. Bazkideek bi euro ordainduko dute, eta gainontzekoek lau euro. Erle museorako sarrera aparte ordainduko da.