Eneko Ibarguren 'Kurku'-ri babesa adierazi dio Elkar-ekinek

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko urr. 27a, 14:36
Elkar-ekineko kide den Eneko Ibarguren 'Kurku' azpeitiarrak 13 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigor eskaera jaso berri du fiskaltzaren partetik, isun ekonomikoaz eta inhabilitazio luzeaz gain. Berarekin batera beste 48 dira auzipetuak.\ \ Behin eta berriz gogor kolpatu ditu gure barrenak, Eneko, gure kide izateaz gain, lagun min eta zintzoa baita.\ \ Herrirako kidea izatea leporatzen diote. Hau da, salbuespenezko egoera bizi duten preso politikoei babesa eta elkartasuna adierazi eta haien alde lan publikoa egitea.\ \ Azken urteotan gertutik ezagutu dugu Eneko, injustizien aurrean duen kezka eta horiei erantzuteko konpromisoa agerikoak izan dira. Taldean 'muturra' sartu zuenetik ez dugu deskantsurako betarik izan; errefuxiatuak, aniztasuna, etxe-kaleratzeak, lan-istripuak, erraustegia, Errigora, Elkargunea... arazo sozial ezberdinen aurrean tinko beti.\ \ Idatzi honen bidez, Estatu espainiarraren jarrera errepresiboa salatu nahi dugu eta Enekori zein gertukoenei gure babes eta elkartasunik beroena helarazi. Azpeitia zein Euskal Herri justuago eta libreago batean bizi ahal izateko, Kurku eta bera bezalako pertsonak gure ondoan behar ditugu.\ \ Animo, Kurku!