Herriko zazpi puntutan eta sarean eskatu daitezke Errigoraren saskiak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko urr. 27a, 10:50
Zezhatuta daude Errigoraren kanpaina berriko saskiak Azpeitian non eta nola eska daitezkeen. Herriko zazpi puntutan eta sarean egin daitezke eskaerak.\ \ ESKAERA PUNTUAK:\ \ Sanagustin\ Ikasberri\ Orkatz\ Karmelo Etxegarai\ Urola\ Baigera\ Elkargunea\ \ Sarean ere eskatzeko aukera duzue, honako helbidean: \ errigora.eus\ \ ESKAERA EPEA: Urriaren 26tik azaroaren 14a bitartean.\ \ BANAKETA: Abenduaren 1ean, ostirala, 16:00etatik 20:00etara bitartean, Soreasuko Elkargunean (Sanagustinen, Elkargunean eta sarean eskatzen dutenek). Beste guztiek eskaturiko lekuan jasoko dute.\ \ Bi saski mota daude, zuria eta beltza, bakoitza produktu ezberdinekin osatuta. Saski bakoitzak 50 euro balio ditu.\ \ Ordainketa eskaeraren momentuan egingo da.\ \ Kanpaina honetan lortzen den diruaren %25 Nafarroaren hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetarako erabiliko da.