'Diruzaletasuna' irabazle, irailako 12x12 lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko urr. 23a, 10:08
Aurreko ostegunean, urriaren 19an, pixka bat atzeratuta eta agian zazpi pekatu kapital horien bat edo bestek eraginda, Azpeitiko Argazki Elkarteak hilero egiten duen 12x12 argaki lehiaketaren bozketa egin zuen. Iraileko gaia 'Zazpi pekatu kapitalak' izan zen. Elkarteko argazkilariek pekatu horietatik gutxienez bat aukeratu behar zuten beraien argazkirako.\ \ Argazki denak ikusita eta balorazio guztiak egin ondoren, hauek izan dira bozen emaitzak: lehen postuan IƱigo Olarte sailkatu zen, diruzalekeriarekin, bigarren gelditu zen Valen Garcia 'Haserrea-rekin eta hirugaren Alberto Beloki 'Harrokeria' argazkiarekin.\ \ Honako hau da aurrena sailkatu zen argazkia. Beti bezala, puntu gehien jaso dituzten argazkiak Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean daude ikusgai, honako lotura honetan: https://www.azpeitikoargazkielkartea.com/eu/ekintzak/12x12