'Plazatarrak', ostiralean berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia
Datorren ostiralean, irailaren 15ean, hasiko dira Udal Ludotekak ikasturteko lehen Plazatarrak saioarekin. Azoka Herritik herri egitasmoaren egitarauaren barruan egingo den ekintzetako bat izango da ostiraleko saioa, eta oraingoan Bertan Merkatari Elkartearekin elkarlanean antolatu dute. \ \ Plazatarrak egitasmoa haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekimena da, eta horren helburua da haurrek, gaztetxoek eta horien gurasuek elkarrekin aisiaz eta herriaz gozatzeko aukera eskaintzea. Horrez gain, giro lasaian, jolaserako eta lagunartean herriko espazio publikoak –plazak batez ere– berreskuratzea nahi dute.\ \ Ikasturteko lehen deialdian, ostiralekoan, 'Bertiren bila' ekintza egingo dute, eta horretarako, parte-hartzaileak 17:30ean herriko plazan elkartuko dira. HH5 eta LH6 bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da, eta ezinbestekoa izango da 4 umeko talde bakoitzeko arduradun batek izena ematea eta ekintzan parte hartzea. Izen-ematea Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoan egin daiteke, bulegora bertaratuz, telefonoz deituz (943 15 71 60) edo mezu elektroniko bat bidaliz (gib@azpeitia.eus).\ \ Izena eman ahal izateko azken eguna irailaren 14a, osteguna, izango da. Animatu eta parte hartu.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide