Izarraitzeko hiru igerilari izango dira Espainiako Udako Infantilen Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko uzt. 27a, 10:55
Gaur hasi eta hilaren 30era bitartean, infantilen Espainiako Udako Txapelketa jokatuko da Malagan, Centro Acuatico Inacua igerilekuan. Bertan, gure taldeko Iñaki Etxeberria (2001), Maialen Sudupe (2002) eta Maitane Goenaga (2002) izango dira parte hartzen, entrenatzaile lanetan, berriz, Omar Urbieta arituko da.\ \ 244 taldetako 804 igerilari izango dira Malagako txapelketan, 376 neska eta 428 mutil. \ \ Bakarkako proba hauetan hartuko dute parte izarraitzeko igerilariek:\ \ – Iñaki Etxeberriak: 100 libre, 50 libre eta 200 libre.\ – Maialen Sudupek: 100 bizkar, 100 libre, 200 bizkar, 200 estilo eta 50 libre.\ – Maitane Goenagak: 100 bizkar, 100 libre, 200 bizkar, 200 libre eta 50 libre.\ \ Zorte on txapelketan!