Euskadiko Pilota Federakundeak 10 euroko sarrera ezarri du Herriarteko gaurko finalerako

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2017ko uzt. 21a, 11:00
Euskadiko Pilota Federakundeak hamar euroko sarrera ezarri du gaur Azpeitiak eta Usansolok jokatuko duten Euskal Herriko herriarteko finalerako. Hasiera batean, sarrera doan izango zela adierazi zuten, baina erabakia aldatu egin dute, eta ordaindu egin beharko da pilota partidak ikusteko. \ \ Ilunpe Pilota Elkarteak finala ikusteko autobus zerbitzuan izena eman duten 250 lagunei zabaldu nahi die albistea. Izan ere, sarrera ordaindu beharko dela jakitean, norbaitek finala ikustera joateko asmoa aldatuko balu, klubeko kideek eskertuko lukete Ilunpe Elkarteari jakinaraztea. Horretarako, nahikoa da mezu bat bidaltzea ilunpeelkartea@gmail.com helbide elektronikora.