Laidara egun pasa antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak hilaren 16rako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko uzt. 3a, 18:15
Laida-San Pedro Atxarre-Laida ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak uztailaren 16rako. Izen-ematea zabalik dago, eta hilaren 13ra arte egongo da zabalik. \ \ Parte-hartzaileak 09:00etan irtengo dira anbulatorio aurretik autobusez Laidako hondartzara. Bertan PR-BI-161 ibilbidea jarraituaz Laida-San Pedro de Atxarre- Laida ibilbidea egingo dute 9,5 kilometrokoa. Ondoren, Laida hondartza inguruan bazkaldko dute, eta arratsaldean piraguetan ibiltzeko aukera izango da.\ \ Izena eman nahi dutenek Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan edo lagunonakmb.org webgunean egin dezakete. Bazkide direnek, autobuserako izen-ematea 4 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 6 euro. Piraguetan ibili nahi dutenek, aldiz, 7 euro ordaindu beharko dituzte. Mendi Bazkunak eskatu du, piraguetan ibili nahi dutenek, izena ematerakoan abizenaren ondoren 'piraguak' jartzeko.