Irailaren 15ean, 16an eta 17an izango da aurtengo Azoka Herritik

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2017ko eka. 27a, 08:57
Azoka Herritik sortu zela bost urte bete dira aurten, eta herriko talde ezberdinak hasiak gara irailera begirako lanetan. Aldaketak batzuk proposatu ditugu aurtengo ediziorako. Esaterako, zapatuko egitarau osoa plazan izango da, Berdura plaza berrituak horretarako emango dituen aukerak baliatuta.\ \ Horrez gain, auzolana indartzea izango da azokaren xedeetako bat.\ \ Egitaraua anitza prestatzen ari gara aurtengorako ere, herriko ekoizpenari eta sorkuntzari bide emateko helburuak mantenduz beti ere.