Garagardo dastaketaren ostean, badator gau mexikarra

Atzo, asteazkena, hainbat garagardo dastatzeko aukera izan zen Azpeitiko Gaztetxean, eta horren ostean, gaur hasiko da garagardo azoka. Gau mexikarra ospatuko dute gaurkoan, 18:00etan hasita. \ \ Gaztetxeko sukaldean prestatuko dituzten tako mexikarrak izango dira gaurko festaren berezitasunetako bat. Animatu gaztetxera, gau mexikarraz gozatzera!