Izarraitz Igeri Elkarteko kideek emaitza onak lortu dituzte, Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mai. 16a, 12:34
Joan den asteburuan Izarraitz Igeri Elkarteko benjamin eta alebinak Tolosan izan ziren. Zapatuan, hilaren 13an, Igerilari Osoaren txapelketa jokatu zen. Igandean, aldiz, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa.\ \ Sariketa horietan, denboraldian zehar egindako lanaren eboluzioa ikusi ahal izan zen. Benjaminen kasuan lau estilo ezberdinetan igeri egin zutelako, eta alebinen kasuan, berriz, beraiek aukeratutako probetan parte hartu zutelako.\ \ Bi egunetan emaitza onak lortu zituzten, eta azpimarratzekoa da larunbatean Elene Sudupek Igerilari Osoaren txapelketan hirugarren postua lortu zuela sailkapen orokorrean. \ \ Igandean berriz, gustuko zituzten probak aukeratu eta beraien markak hobetzea izan zuten helburu izarraitzeko igerilariek. Honako postuak dira azpamarrigarrienak: \ \ 400m libre-etan bigarren eta 100m bizkar-en garaile June Berasategi (2005)\ 200m bizkar-en eta 100m estilo-etan garaile Maier Lizarzaburu (2005)\ 200m bular-en hirugarren Nerea Urbieta (2005)\ 200m libre-etan garaile eta 100m- libre-etan bigarren Nora Uria (2005)\ 100m bular-en irabazle eta 200m bular -en bigarren Uxue Etxeberria (2004).\ \ Aupa zuek eta segi lanean!