Juan Mari Ibarzabalek irabazi du AAEren apirileko 12x12 barne lehiaketa

Apirileko gaia 'Photostreet' genuen, hau da, kalean ateratako argazkiak. Eta, guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: 1. postuan, Juan Mari Ibarzabal; 2. postuan, Gorka Arregi; eta 3. postuan, lehenengo aldiz berdinketa hirukoitz batekin, Iñaki Aranburu, Alberto Beloki eta Iñigo Olarte.\ \ Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.\ \ https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/2017-argazkiak/photostreet-argazkiak-apirila