Izarraitz TRIren hirugarren jardunaldia egingo dute zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko api. 26a, 09:35
Datorren zapatuan, hilaren 29an, Izarraitz TRIk hirugarren jardunaldia eskainiko du LH4 eta DBH1 bitarteko ikasleentzat. 16:00etan hasiko da saioa, eta bi orduko iraupena izango du. Jardunaldian Azpeitiko eta Azkoitiko umek har dezakete parte. \ \ Zapatuko saioan bizikletarekin ariketa eta jolas ezberdinak egingo dituzte, eta horregatik bizikleta eta kaskoa eramatea beharrezkoa izango da.\ \ Hirugarren jardunaldian izena eman nahi dutenek izarraitz.ie@hotmail.com helbidera idatzi beharko dute, parte-hartzaileen izen abizenak eta beren adina zehaztuta.