GRAVNI txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute Oier Alkorta eta Eneko Martijak zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2017ko api. 19a, 09:58
Azken txanpara iritsi da GRAVNIa, Euskal Herriko eta Errioxako pilota federazioen arteko txapelketa, eta datorren zapatuan, apirilaren 22an, finalaurrekoa jokatuko dute Oier Alkorta eta Eneko Martija azpeitiarrek. Hitzordua Basauriko kiroldegian dute, 10:00etan, eta nafarrak izango dituzte parez pare. \ \ Gipuzkoako Federazioak aukeratu du Azpeitiko bikotea, beren mailako gomazko palako lehian aritzeko; iaz ere jokatu zuten txapelketa hori. Aurten, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako pilotariek jokatuko dute gomazko pala txapelketa.\