Azpeitia Txartelak bezeroei onura gehiago eskaintzen dizkion sistema berritzailea dakar

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko api. 18a, 11:14
Azpeitia Txartelarekin ordaintzeak fidelizazio sistema berri batez gozatzeko aukera ematen du. Aurrerantzean, Bertan Merkatari Elkarteko denda ezberdinetan hurrengo erosketarako deskontuak lortzeko aukera izango da, %2 eta %8 arteko deskontuak. Fidelizazio sistema horren bidez, Bertaneko denda jakin batean Azpeitia txartela erabiltzean, denda horretan berriro ere Azpeitia Txartelarekin egiten den erosketarako deskontu bat lortu ahal izango da. Sektore bakoitzak deskontu konkretu bat du, dendetako erakusleihoetan jarritako pegatinen bidez identifikatu ahal izango dena. \ \ Orain arteko Bertan Txartel zaharrak puntuen bidezko fidelizazio sistema bat zuen. Orain, Azpeitia Txartelarekin, bezeroei onura gehiago eskaintzen dizkion sistema berritzaile hau ezarri da. Modu honetan, berehalako abantailak lortzeko aukera izango da. Azpeitian erosketak egiteak eta bertan kontsumitzeak deskontu desberdinez gozatzeko aukera eskaintzen dute. Bertan bizi, bertan erosi!\