Maria Aranzazu Hernando izan da Bertanen otsaileko zozketaren sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko mar. 16a, 16:08
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak sari berri bat banatu du. Otsailean zehar elkartearen fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu da eta Maria Aranzazu Hernando suertatu da irabazle, Romaes dendan eginiko erosketagatik. Sanagustin kulturguneko jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du, Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatuko da Azpeitia herritar txartel berriarekin; beraz, Azpeitia Txartela herriko saltokietan erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute martxoan ere. Aldi berean, martxoaren 31ra bitartean txartel berriaren promozio kanpaina martxan dago eta %15erainoko deskontuak eskuratu daitezke Azpeitiko saltokietan erosiz.