Nerea Berasategi deitu du Espainiako triatloi federazioak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mar. 16a, 09:25
Espainiako Triatloi Federazioak deituta, Nerea Berasategi Izarraitz Igeri Elkarteko kidea Valladoliden izango da asteburuan, martxoaren 17an, 18an eta 19an, Encuentro Nacional Iberdrola Gestion Del Talento programan parte hartzen.\ \ Iaz ere, azpeitiarrak horrelako programa batetan parte hartu zuen Madrilgo Joaquin Blume Errendimendu Altuko Zentroan.\ \ Jardunaldiak, ostiralean, martxoaren 17an, hasi eta iganderarte izango dira eta hauen helburu nagusiak honako hauek dira: maila fisiko eta teknikoa ebaluatzea, entrenamendu gomendioak ezartzea eta igeriketako, txirrindularitzako eta korrikako balioespen testak egitea.