Iker Aizpuruk Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketa jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mar. 10a, 09:35
Kirol Egokituaren Euskal Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu du datorren asteburuan, martxoaren 11n eta 12an, absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Oviedoko (Asturias, Espainia) Parque Del Oeste igerilekuan jokatuko da sariketa. Igerilari azpeitiarra absolutu mailan Euskadiko selekzioarekin arituko den aurreneko aldia izango da asteburukoa.\ \ Aizpuruk bakarkako proba hauetan hartuko du parte: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar, 100 bular eta 200 estiloetan. \ \ 200 kirolaritik gora lehiatuko dira txapelketan, eta horien artean daude Euskadiko selekzioko 13 igerilari: 10 gizonezko eta 3 emakumezko.\ \ Iaz, Euskadik bostgarren postua lortu zuen Sabadellen jokatu zen txapelketan. Aurten, Euskadiko selekzioa postu hori berdindu edo hobetzeko asmoz doa Oviedora, Javier de Aymerichen zuzendaritzapean.\ \ Bestalde, Igandean, martxoaren 12an, Ander Idoeta eta Lande Uria Legazpiko Bikuña igerilekuan izango dira Egokituko Legazpiko Txapelketan parte hartzen.\ \ Aizpuruk ilusioz eta gogotsu ordezkatuko du Euskadiko Selekzioa, eta Idoetak eta Uriak ere ziur ahalegin guztiak egingo dituztela emaitza onak lortzeko.