Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga Gipuzkoako Selekzioarekin arituko dira, Ciudad de Zaragoza Sariketan

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa Goenaga (Azpeitia, 1997) eta Oihana Goenaga (Azpeitia, 1999) igerilariak aukeratu ditu, martxoaren 4an eta 5ean, Zaragozako Ciudad de Zaragoza Sarian parte hartzeko. \ \ Ainhoa Goenagak bakarkako proba hauetan hartuko du parte: 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 bizkar.\ Oihana Goenaga, aldiz, 50 libre, 100 libre eta 200 libre probetan lehiatuko da. Bakarkako lanez gain, beste hainbat probetan hartuko dute parte Stadium Casablanca igerilekuan.