Iñaki Aranburuk irabazi du AAEren Santo Tomas 2016 barne lehiaketa

Ostegun gauean egin zen 2016ko Santo Tomas argazki barne lehiaketako sari banaketa. Aurten argazkiak zuri beltzekoak edo koloretakoak izan zitezkeen, eta hauek ziren gaiak: landareak (barazkiak, frutak, loreak...), herri kirolak, ttuntturroak, txistorra postuak (orokorra, detailea, pintxoak...) eta baserritarren erretratoa kalean.\ \ Aurtengo irabazlea, bilduma onenarekin, Iñaki Aranburu izan da; bigarren tokian Juan Mari Ibarzabal sailkatu da, eta hirugarren Valen García. Zorionak guztiei. Argazkian, ezkerretik eskubira, Aranburu, Izaskun Zezeaga, Ibarzabal eta Garcia.\ \ Nahi duenak gure webgunean ikus dezake Aranbururen argazki bilduma:\ \ https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/lehiaketak/783-inaki-aranburu-santo-tomas-2016-barne-lehiaketako-irabazle