Ander Idoeta, Iker Aizpuru eta Lander Uria Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketan izango dira

Zapatu honetan, otsailaren 18an, Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa izango da Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan, 10:00etan hasita. Izarraitzetik hiru igerilari izango dira bertan, Ander Idoeta, Iker Aizpuru eta Lander Uria, eta Konporta taldea ordezkatuko dute. \ \ Zorte on hirukote eta disfrutatu!