Emaitza bikainak eskolarteko 50 metrotako ...

Emaitza bikainak eskolarteko 50 metrotako proben sarian\ \ \ Taldeko txikienak eskolarteko 50 metroko proben txapelketaren finalean aritu ziren igandean, Legazpiko Bikuña igerilekuan. Azpeititik 19 igerilari joan ziren, eta igerilari bakoitzak 50 metroko tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Horietatik zortzi igerilari, gainera, 4×50 metro libre mistoko erreleboetan ere aritu ziren.\ \ Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik hona asko hobetu dutela. Horren harira, emaitza oso onak lortu zituzten: urrezko lau domina, zilarrezko bi eta brontzezko beste hiru. Dominarik lortu ez zuten igerilariak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoako igerilari onenak zeudela Legazpiko txapelketan.\ \ Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:\ \ - 2008. urtekoak. 50 metro bular: Jokin Artetxe (7.).\ \ - 2007. urtekoak. 50 metro bizkar: Nora Zubizarreta (3.). 50 metro bular: Miren Iturzaeta (3.), Joanes Lizarzaburu (1.), Jakes Larrañaga (3.). 50 metro libre: Anne Sagarmendi (1.) eta Nahia Esteban (12.).\ \ - 2006. urtekoak. 50 metro tximeleta: Elene Sudupe (1.) eta Amane Goenaga (9.).\ \ - Benjaminen errelebo mistoa 4×50 librean ( Jakes Larrañaga, Maiana Uria, Joanes Lizarzaburu eta Anne Sagarmendi) lehen postua.\ \ - 2005. urtekoak. 50 metro bular: Nerea Urbieta ez zen sailkatu berdinketa-hausteko egin zen proban. 50 metro tximeleta: Maier Lizarzaburu (10.).\ \ - 2004. urtekoak. 50 metro bizkar: Intza Odriozola (3.) eta June Zubizarreta (10.). 50 metro bular: Uxue Etxeberria (2.), Ilazki Odriozola (8.) eta Iker Aizpuru (10.). 50 metro libre: Maialen Aiertza (9.).\ \ - Alebinen errelebo mistoa 4×50 librean ( Uxue Etxeberria, Mikel Etxeberria, Intza Odriozola eta Iker Aizpuru) 10. postua.\ \ Azkenean, txapelketako sailkapen orokorrak egin ziren eta, igerilari bakoitzak lortutako puntuak batu eta gero, Izarraitzeko neskek hirugarren postua lortu zuten. Mutilek, berriz, 9. postua.\ \ Zorionak denei eta segi horrelaxe!