Sanagustin kulturgunean Donostia 2016ko argazkien erakusketa

Astelehenean ireki zen Sanagustin kulturgunean elkarteko hainbat kideen argazkien erakusketa bat.\ \ Argazki hauek orain dela gutxi arte Donostiako kaleetan zehar zintzilikatuta egon dira, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuko egitarauaren barruan egin den ekitaldietako bat bezala; orain, aldiz, Sanagustin kulturgunean ditugu. Argazkiak atera dituzten argazkilariak hauek ditugu: Iñaki Aranburu, Oscar Baile, Alberto Beloki, Iñaki Etxenagusia, Valen García, Juan Mari Ibarzabal eta Iñigo Olarte.\ \ Erakusketa otsailaren 7a arte egongo da ikusgai.