Nora doa Elkargunean jasotako arropa?

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko urt. 16a, 10:32
Urtebete baino gehiago da Elkarguneko proiektuaren barruan arropa bilketa eta banaketa martxan jarri genuenetik. Geroztik, sekulako arropa pila bildu dugu bertan, eta herritar talde bat arduratu da jasotako guztia ordenatu, txukundu eta banatzeaz.\ \ Azpeitiko Udaleko zerbitzu sozialek bideratzen digute herrian beharrik handiena duten pertsonen zerrenda, eta arropa lehentasunez pertsona hauen artean banatzen dugu. 2016. urtean 409 herritar izan dira zerrenda horren bidez arropa jasotzera etorri diren herritarrak. Horiek urtean bi aldiz jaso dute arropa, udan eta neguan.\ \ Horiez gain, beharrean dauden baina zerrenda horretan ez dauden hainbat herritarri ere banatu diegu arropa, negukoa batez ere.\ \ Konfiantzazko hainbat kooperazio talderen bidez munduko txoko ezberdinetara ere iritsi da Azpeitian jasotako arropa, besteak beste, Senegalera, Paraguayra, Greziara eta Saharara. Guzti horiez gain, Lakabe herri okupatura eta Donostiako aterpetxera ere bideratu dugu arropa.\ \ Elkar-ekinen gastuei aurre egiteko, Elkargunean oso modu merkean salgai ere jarri dugu hainbat arropa.\ \ Hitz hauen bidez herritarren jarrera txalotu nahi dugu, asko izan direlako arropa (eta bestelako materiala) Elkargunera ekarri dutenak. Herrian elkartasun sarea indartzen joatea da Elkar-ekinen xedea, eta hori herritarren parte hartzearekin izango da, izango bada. \ \ Elkartasuna antolatzeaz gain, arazo horien oinarrietara jo eta injustizia egoerak gainditzeko beharrezkoak diren aldaketa sakon horietan eragiten jarraitu nahi dugu, benetako soluzioak gizarte justu baten eskutik etorriko direla uste baitugu. Gure txikian, aldaketa sakon hauei gure aletxoa jartzen saiatuko gara etorkizunean ere.\ \ Aurrerantzean ere, arropa eta mota guztietako material erabilgarria jasoko dugu Soreasuko Elkargunean, ostiraletan 16:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan 10:00etatik 13:30era.