Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak Gabonetako Zozketako irabazleak jakinarazi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko abe. 29a, 14:35
Bertanek, Azpeitiko Merkatari Elkarteak, Gabonetako Zozketako irabazleak jakinarazi ditu. Abenduaren 24a bitarte elkarteko dendetan erosketak egitean boletoak betetzeko aukera izan dute bezeroek eta, zuzenean, zozketan sartu dira. Guztira 3.200 euro banatu ditu Bertanek erosketa bonotan, hain zuzen ere 40euroko 80 bono guztira. Saridun bakoitzari 40euroko 4 bono tokatu zaizkio eta zoriak honela izendatu nahi izan ditu 20 saridunak:\ \ - Urke Argazkiak - Jexux Artola\ - Iosu Optika - Maritxu Zubizarreta\ - Kukua - Izaskun Iruretagoiena\ - Geu arropa denda - Aitor Ugarte\ - Odriozola harategia - Asier\ - Tilin-Talan - Ilazki Goenaga\ - Joxe Ramon harategia - Euxebi\ - Prest tintategia - Mª Angeles Elola\ - Sugoi - Aloña\ - Diart - Jokin Mendizabal\ - Beloki harategia - Begoña Mendizabal\ - Koh tao- Nagore Blanco\ - Urbistondo margoak - Gaizka Bastarrika\ - Mina Mertzeria- Juana Arrizabalaga\ - Ordulari - Lucia Perez\ - Aneitz- Esther Etxaniz\ - Saltoka - Igor Ugalde\ - Despentsa naturala - Jose Mari Zubizarreta\ - Kalani- Kontxi Benitez\ - Zabala harategia - Nina\ \ Bertan Merkatari Elkarteak irabazleak zoriondu eta herrian erosketak egin dituzten bezero guztiei eskerrak eman nahi dizkie.\ \ Zozketa bat amaitu eta bestea hasi da. Izan ere, Azpeitiko Udalaren ekimenez, Erregetako Zozketa antolatu da. 500 euroko 3 erosketa bono zozkatuko dira Azpeitiko saltokietan erosketak egiteko. Urtarrilaren 5a bitartean zozketarekin bat egin nahi izan duten herriko dendetan zenbakidun boletoak banatuko zaizkie bezeroei. Zozketa urtarrilaren 5ean egingo da, erregeen etorreran. Hiru zenbaki saritu izango dira, eta bakoitzak 500 euroko erosketa txartela jasoko du Azpeitiko dendetan gastatzeko.\ \ Bestalde, aipatu oraindik zabalik dagoela Bertanek Izarraitz pilotalekuan antolatutako haur eta gaztetxoentzako Gabon parkea. Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an zabalik izango da ,16:00etatik 20:00etara.\ \ Urte berri on guztioi Bertanen partetik.