Herriko hainbat jubilatuk ere presoen egoera salatu eta urtarrilaren 14an Bilbora joateko deia egin dute

Herriko hainbat jubilatuk ere presoen egoera salatu eta urtarrilaren 14an Bilbora joateko deia egin dute, eta Sare Herritarraren 'Salatzen dut' kanpainari babesa erakusteko argazkia atera dute.\ \ Bestalde, gogoratu, bihar, ostirala, 19:00tan plazan hileroko elkarretaratzea egingo dugula. Horrez gain, zapatuan, hilaren 31n 18:30ean igerileku aurretik manifestazio handia egin nahi dugula. Manifestazio amaieran, plazan, #SalatzenDut eskuekin argazki bat aterako da, eta irudi indartsua lortzeko garrantzitsua da denok azaltzea. Gonbidatu ingurukoak eta bertan ikusiko gara.