Lagun Onakeko futbolariek euskal presoen eskubide urraketak salatu eta urtarrilaren 14an Bilbora joateko deia egin dute

Lagun Onak futbol taldeko jokalariek euskal presoek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu dituzte, eta urtarrilaren 14an Bilbon egingo den manifestazio erraldoira joatea errazteko beren partidak aldatzeko konpromisoa erakutsi digute. \ \ Azpeitiko Sareko kideok herriko hainbat eragile eta norbanakorekin elkartzen ari gara, eta herritarren artean adostasun handia aurkitzen ari gara: presoen egoerak ezin du bere horretan jarraitu.\ \ Dispertsioa #SalatzenDut\ Gaixo larriak espetxean jarraitzea #SalatzenDut\ 70 urtetik gorako presoak espetxean jarraitzea #SalatzenDut\ Isolamendua #SalatzenDut\ Zigorren batuketa ez egiteagatik 7 preso ez askatzea #SalatzenDut\ Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea.