Veronica Gallarinentzat izan da Bertanen azaroko zozketaren saria

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko abe. 20a, 15:25
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak sari berri bat banatu du. Azaroan zehar elkartearen fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu da, eta Veronica Gallarin Mendoza da irabazlea, Aitzaki Kirolak dendan eginiko erosketagatik. Mikel Uria jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatzen da, beraz, Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute hurrengo hilabeteetan ere. Gainera, Bertan txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta ordainketak hiru hilabete atzeratzeko aukera ematen du, inolako inateresik ordaindu gabe. Txartela eskuratu nahi duenak Rural Kutxak Azpeitian duen bulegoan egin dezake, Foru Ibilbideko 10. zenbakian.