Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek asteburuan

Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek datorren asteburuan. Izan ere, Oñatin eta Azkoitian izango dira Izarraitzeko igerilariak.\ \ Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, abenduak 3, Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Jardunaldia 15:30ean hasiko da. Alebinak, berriz, Azkoitiko Zubiaurre igerilekuan lehiatuko dira ligako 3. jardunaldian. Beroketak 15:00etan hasiko dira eta txapelketa 16:00etan.\ \ Animo eta zorte on!\