Kazetari Kanaia proiektua aurkeztuko du gaur Igor Meltxorrek, Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2016ko aza. 28a, 09:43
Ustelkeria, injustiziak eta botere gehiegikeriak salatzeko helburuarekin, ikerketa, hausnarketa eta eztabaidarako sortutako komunikabidea da Kazetari Kanaia. Betiere, alternatibak indartuz, zorroztasun informatibotik abiatuz, eta lan serio eta konprometitu batekin. Konplexurik gabe.\ \ Kazetari Kanaiak herri mugimenduen, eta proiektu politiko, kultural eta sozialen lanaren isla izan nahi du; komunikabide gehienek estali ohi duten eredu alternatibo horien ahotsa izatea, alegia. \ \ Urritik hasita eta gaur arte, 30 inguru hitzaldi eman dituzte Euskal Herrian zehar, eta 700dik gora lagunek entzun dituzte. Azpeitian gaur, azaroak 29, izango da proiektu honen berri izateko aukera, proiektuko arduradunetako\ bat den Igor Meltxorren eskutik. Hori guztia 18:30ean hasita, Gaztetxean.\ \ Zuen zain egongo gara! Animatu azaltzera!