Bertxortan eta Atzoko Ogixa taldeen kontzertuak izango dira ostiralean Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2016ko aza. 22a, 10:49
Orkatz Libre kontzertuetako beste zita bat izango da ostiralean. Hala, hilaren 25ean zuzenekoak eskainiko dituzte Bertxortan eta Atzoko Ogixa taldeek, 22:30ean hasita, Orkatzen. Bertxortaneko neskek antzerkia, bertso jarriak eta kantu bertsionatuak uztartuko dituzte, seriotasunari kritika eginez. Ildo beretik, Atzoko Ogixa bikoteak abesti ezagunen bertsio moldatuak abestuko dituzte, umorez eta kritika zorrotzez zipriztinduta.