Izarraitz Igeri Elkartearen urteko batzarra izango da asteazkenean

Datorren asteazkenean, azaroak 23, urteko ohiko batzarra egingo du Izarraitz Igeri Elkarteak, Sindikatu Zaharrean. Bi deialdi izango dira: 20:00etan izango da lehen deialdia, eta 20:15ean bigarrena.\ \ Honakoak izango dira landuko dituzten gaiak:\ \ -Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onespena hala badagokio.\ - 15/16 denboraldiaren ekonomi balantzea.\ - 15/16 denboraldiaren kirol balantzea\ - Txikien ibilaldia eta bazkariaren balorazioa.\ - Triatloi jarduera barneratzeko Igeri Elkarteko estatutuen egokitzea.\ - Eskaera-galderak.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteak interesa duen orori dei egin die bertan parte har dezan.