Izarraitzeko igerilariek San Andres saria jokatuko dute zapatuan, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko aza. 17a, 09:33
Zapatu honetan, azaroaren 19an, igeriketako San Andres saria ospatuko da Azkoitian, 16:00etan hasita. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek parte hartu ahal izango dute; 2005 eta 2008 urteen bitartean jaiotakoek, alegia.\ \ 2005-2006. urteaen jaiotakoek 50 metro libre izango dituzte. 2007-2008. urteetan jaiotakoek, berriz, 25 metro libre. Beraz, txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute txikienek, eta aldi berean, entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere bai.\ \ Animo eta zorte on guztiei!