Izarraitz TRIko aurreneko saioa izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko aza. 9a, 14:44
Datorren zapatuan, azaroaren 12an, Izarraitz TRIko (triatloira bideratutako egitasmoko) lehen jardunaldia egingo dute Udal Kirol Patronatuaren onespenez. Jardunaldia 2004tik 2007ra bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago. Saioa igerilekuko gela urdinean egingo dute, eta atal teorikoaz eta praktikoaz osatuta egongo da. Bi orduko iraupena izango du ikastaroak, 16:00etan hasi eta 18:00etan bukatuko da. \ \ Saioa doan izango da, eta eraman beharrekoak korrika egiteko arropa eta dutxarako gauzak dira. Igerilekuan bertan aldatzeko eta dutxatzeko aukera izango da. \