AZPEITIKO KANTU JIRAREN HURRENGO SAIOAK

Erabiltzailearen aurpegia Maite Garmendia 2016ko aza. 4a, 22:45
AZPEITIKO KANTU JIRAREN HURRENGO SAIOAK \ Azpeitiko Kantu Jira taldeak Azpeitiko gazte eta ez hain gazte direnei gonbitea luzatu nahi die hurrengo saioetan parte har dezaten. Taldea handiago eta indartsuago egin nahi dugu Azpeitiko kaleak kantu doinuz betetzen jarraitzeko. \ Ez dago zertan "kriston ahotsa" izan. Gogoa izanez gero, primeran egingo duzuela ziur izan. Animatu, ongi etorria izango zara eta. \ Hurrengo saioak honako hauek dira: \ -Azaroaren 7an, astelehena, San Martin egoitzan izango gara arratsaldeko 17:00etan han dauden egoiliarrei kantaldi bat \ emateko. \ -Azaroaren 11an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan Xanjuandeikoek duten lokalean elkartuko gara entsaio txiki bat egiteko, eta 19:00etan , udazkenero egiten dugun legez, auzoko kaleetan zehar kantu kantari arituko gara . \ Hauen odoren izango ditugun saioen berri emango dizuegu berriz ere. \ Esan dizuedan bezala, zain gauzkazue. \ "Kantatzen duen herria hilko ez delako" \