Badator XVI. Sansilbestrea

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2016ko aza. 4a, 15:23
Beste urte batez hasiak gara Azpeitiko San Silbestre lasterketaren antolaketan. Jada izena eman daiteke kirolprobak.com orrialdearen bidez, helbide honetan: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1699. Beste urte batez, urtea festa giroan eta kirolarekin gozatuz amaitzea nahiko genuke. Batzuk erlojuari begira egingo dituzue ibilbidearen 6 kilometroak, beste batzuk konformatuko zarete amaitzearekin; garrantzitsuena lasterketaren inguruan, denon artean, sortzen dugun giroa da. Beraz, hasi zaitezte hankak mugitzen eta ez utzi biharko gaur egin dezakezuena.\ \ Aurreko urteetan bezala, aurten ere hainbat lasterketa izango ditugu:\ \ Eskolarrak: 10:00\ \ Lasterketa irekia: 11:00\ \ Patinen lasterketa: 11:15\ \ Lasterketa nagusia: 12:00