'Testurak' bertso saioa azaroaren 9an iritsiko da Emakumeen Txokora

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2016ko aza. 3a, 18:55
'Testurak' bertso saioa Azpeitira iritsiko da datorren astean.\ \ 'Testurak' Emakumeen Etxeen Sarea eta Ahalduntze Bertso Eskolaren elkar-lanari esker sortutako ekimena da. Emakume idazle ezberdinen testuak abiapuntu hartuta, bertsolariak sormen ariketan arituko dira saio honetan.\ \ \"Testutik testura, zabaletik estura eta eskutik eskura jarri nahian sormenaren freskura.\ Testutik testura: testuak, nork bere egiten dituenean, 'testurak' baitira\".\ \ Euskal Herriko Emakume Etxeetan ari dira emanaldiak egiten eta Azpeitikoa datorren asteazkenean, azaroaren 9an, izango da, 19:00etan, Emakumeen Txokoan. Azpeitiko saioan parte hartuko duten bertsolariak Maialen Akizu, Rosi Lazkano, Ane Labaka eta Onintza Enbeita izango dira. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre izango da.\ \ Azpeitiko Udalak eta Emakumeen Mahaiak saio honetara gonbitea luzatzen dizue!\