Martxan da neguko igeriketa denboraldia Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko urr. 25a, 22:53
Joan den zapatuan, urriaren 22an, izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Bergarako Agorrosin igerilekuan.\ \ Honakoak izan ziren Bergaran lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Pablo Etxeberria, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Jone Goenaga, Ixak Gesalaga, Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Angela Ocio, Nerea Berasategi, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.\ \ Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela eta denborak ez ziren esanguratsuak izan, hala ere, 12 marka personal lortuta etorri ziren etxera.\ \ Aipagarria eta era berean asko pozten gaitu, Ixak Gesalagak lehenengo aldiz lehiaketa ofizial batean parte hartu zuelako. \ \ Bestalde, Lander Uriak, Donostiko Altzako igerilekuan parte hartu zuen igeriketa egokituko jardunaldian. Landerrek 25 metro libre, 100 metro libre eta 50 metro bizkar probetan lehiatu zuen eta postu onak lortu zituen.\ \ Zorionak eta segi gogor prestatzen!\ \ Alebinek estrenaldi ona Legazpin\ \ Joan den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko alebin igerilariek Alebinen Lligako lehenengo jardunaldia, Legazpiko Bikuña igerilekuan.\ \ Honakoak izan ziren Legazpin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Iker Aizpuru, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, June Zubizarreta, Leiane Lopetegi, June Berasategi, Maier Lizarzaburu, Nerea Urbieta eta Nora Uria. \ \ Legazpiko jardunaldian, 400 metro libre eta 200 metro estiloetan lehiatzeko aukera izan zuten igerilariek. \ Denboraldiko lehen jardunaldia izanik, urduritasuna nabari zen igerilarien artean. Dena den, uretara sartu orduko beraien maila erakutsi zuten, beste behin.\ \ Igerilarien gogoa eta jarrera ona azpimarratu zituen entrenatzaileak.\ \ Segi horrela!