Azaroaren 19ko manifestazioari begira herriko taldeen babesa bilatuko dute antolatzaileak

'Lapatx itxi, errausketarik ez. Birziklatu eta berrerabili' lemapean manifestaziorako deia egin zuten Elkar-ekinek eta Lapatx-Elosiaga auzoko bizilagunek urriaren 30ean Sanagustinen eginiko agerraldian. Agerraldian hainbat herritarrek hartu zuten parte, manifestuari babesa azalduz eta hondakinen kudeaketa egoki baten aldeko mezuarekin bat eginez.\ \ Antolatzaileek urrats berri bat eman nahi dute datozen asteotan, manifestuak ahalik eta babes zabalena izan dezan. Horrela, herriko hainbat talderekin harremanetan jartzen hasiak dira, manifestazioaren arrazoiak azalduz eta bat egingo balute atxikimendua emateko aukera eskainiz. Talderen baten zuzenean bere atxikimendua eman nahiko balu nahikoa du helbide honetara mezua bidalita: elkar_ekin@hotmail.com\ \ Honez gain, errausketak osasunean dituen ondorioak azaltzeko hitzaldi bat izango da datozen egunetan Sanagustinen.