Valderejora ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak zapaturako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko ira. 27a, 22:50
Helduentzat Valderejora irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak zapaturako, urriaren 1erako. Egun osoko ibilaldia izango da, eta Valderejoko natur guneari itzulia emango diote. \ \ 07:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik, eta 19:00etarako Azpeitira itzultzea aurreikusten dute. 6 ordu inguruko irteera izango da. Autobuserako izena emateko azken eguna irailaren 29a, osteguna, da. Lagun Onak M.B-ren egoitzan edo www.lagunonakmb.org webgunean eman daiteke izena. Bazkideek 4 euro ordaindu behar dituzte, eta bazkide ez direnek 6 euro. Ikasleek eta langabetuek, aldiz, 3 euro ordaindu behar dituzte. \