Kurtso hasierako aurkezpena egingo du Ernaik bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2016ko ira. 15a, 13:15
Ikasturtea indartsu hasi, gazteen iritziak entzun eta kurtso honetan egin beharreko apustuez denon artean hitz egiteko, aurkezpena egingo du Azpeitiko Ernaik bihar, irailak 16, 18:00etan Sindikatu Zaharrean. Azpeitia eraldatuz Euskal Herri berri bat sortzeko, denen indarrak beharrezkoak direlako, bertan ikusiko gara!